TTAN TTAKUN FESTA 2013 GAZTESZENAN!!!
Aurtengo festa urtarrilak 12 larunbatean izango da, beti bezala 2 areto, rock’n’rolla eta elektronikoa, kartela lotuta eta egina dago. Sarrerak egunean bertan eros daitezke 5 euroren truke, leihatilan, eta pertsona bakoitzak gehienez 2 eros ditzazke. 23:00tatik 6:30tara musika eta giro bikaina Egiako Gazteszenan, ondo pasau eta asko gastau!!
TTAN TTAKUN FESTA 2012 – ARGAZKIAK
Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!
Ttan Ttakun festa 2012 aurreirratsaioa
Hemen dugu Ttan Ttakun festa 2012aren aurkezpen irratsaioa. Parte hartuko duten taldeen deskribapenak eta abestiak entzuteko parada izango duzue irratsaio honetan. Festaren gorabehera eta zehaztasun guztiak jakin nahi ezkero, ez galdu irratsaioa! #ttnfesta2012 info+ hemen eta hemen Podcast: Play in new window | Download (Duration: 40:31 — 92.8MB)
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 40:31 — 92.8MB)
ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!
Irratsaio bat egin nahi duzula eta ez dakizu nun egin? Irrati bat barrutik nola den jakin nahi duzu? Mikro baten atzean egotea zer den sentitu nahi duzu? Ba zure soluzioa Ttan Ttakun irratira etortzea da! Irratiaren inguruko gai orokorrak jorratzeko hilbatero, lehengo asteartean juntatzen gara irratikideak. Beraz, irratsaio bat egiteko gogoak badituzu, etorri zaitez astearte [...]
Sumendi Nagia 57. Programa // ALICE COLTRANE
Goazen ESPAZIORA lagunok!! Space is the place!! Alice Coltrane handiaren bi diska entzun ditugu: JOURNEY IN SATCHIDANANDA eta LORD OF LORDS http://sumendinagia.wordpress.com/ Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:29:41 — 205.3MB)
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:29:41 — 205.3MB)
Truth Town 10″ diska berriaren aurkezpena ostegunean!!
Kaixo adiskideak, Ostegun honetan, irrati honetako kide diren Davidek (Babylon Sutan) eta Gorkak (Dub At The Controls) irratsaio berezi bat eskeiniko dute. Bertan, auzo honetatik kaleratu berri duten 10″etako diska aurkeztuko dute. Truth Town da zigilu berriaren izena eta Santander-eko A-Lone Muzik estudioetan izan da grabatuta eta nahastuta. Informazio gehigarriaz jakiteko ostegun honetara itxaron beharko [...]
Sumendi Nagia 47. Programa // FAJARDO
FAJARDO! Txunditurik gaitu kanarietako abeslari eta gitarjole honek.2010ean atera zuen diska errepasatu dugu, eta baita ondoren atera duen 2 abestietako ep-a, bakarkako moduan. Bere grabaketa eta zuzeneko guztiak entzuteko bere bandcamp orrian sartu zaitezte!! Eta gustoko izan baduzue datorren Urrian donostiatik egongo da zuzenean jotzen, beraz… ADI EGON!! Bere bideo bat opari: P.D: Bideoa gustokoa [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 57:13 — 131.0MB)
Sumendi Nagia 42 ::: Karate – Unsolved :::
DISKA BEREZIAK SELEKTAH! Hilabeteko lehendabiziko astearteko saioan diska bat hasieratik bukaerara entzungo dugu sumendi nagian, Ttan Ttakun irratiko bilera bait daukagu. Gaurkoan guretzat berezia den talde eta diska, Karate – Unsolved. GorA!! Small Fires The Lived-But-Yet-Named Sever The Roots And The Ruins Number Six One Less Blues The Halo Of The Strange The Angels [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 58:16 — 133.4MB)
Sumendi Nagia 39. Programa // RANGDA PARRANGDA
Gaurkoan Sumendi Nagitarrok RANGDA taldean barrena sartu eta humeak jaten dituen jainkoak bezala onaren kontra borroka eginez taldearen partaideen jatorri musikalen azterketa sakona egin degu, meritu gehiago edo gutxiagorekin. Gora Persia! Talde guzti hauek eta interes handia duten beste batzuk ezagutzeko pasa zaitezte Drag City zigiluaren web horritik eta ireki belarriak. [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:28:41 — 203.0MB)
Irratia gustoko? Irratsaio bat egin nahi? Etorri Ttan Ttakun-era!
Ttan Ttakun irratia, Donostiako irrati euskaldun librea da, eta honek esan nahi du guztiz irekia dagoela jendeak bertan parte har dezan. Parte hartze hau modu desberdinetara gauzatu daiteke. Nagusiki lerro hauetatik irratigintzan interesa eta mundu hau ezagutzeko gogoa duen edozeinek, irratsaioa egitera animatu nahi dugu. Betebehar bakarrak irratsaioa egitea, berau euskaraz izatea eta irratiaren funtzionamendu [...]
TTAN TTAKUN FESTA 2011 | Urtarrilak 15ean, larunbata.
Hemen duzue Ttan Ttakun 106.8 FM irrati libreak 2011-rako antolatuko duen festa!! Areto nagusian: Seal Of Quality (http://www.myspace.com/sealofquality) Curasan (http://www.myspace.com/curasan) Willis Drummond (http://www.myspace.com/willisdrummond) Capsula (http://www.myspace.com/capsulaorg) Dj Kuolema Areto txikian: Rudy King Skasti (http://www.myspace.com/skastiband) Smooth Beans (http://www.myspace.com/smoothbeans) Rude Kanka (http://www.myspace.com/rudekanka) Teknomadak (www.facebook.com/teknomadak) Sarrera 5€koa izango da. Leihatilan soilik erosi ahalko dira eta pertsona bakoitzeko gehienez 2 [...]
TTAN TTAKUN IRRATIAREN OHARRA
Pasa den asteartean, irailak 14, Euskal Herrian eman ziren atxiloketen ondorioz, Guardia Zibilak Donostiako Ttan Ttakun irrati librea dagoen egoitza (Egiako Gazte Lokala) miatu eta prezintatu zuen. Aldi berean, irratiko ordenagailuak eraman eta emisioa etenik geratu zen. Gertatutakoaren aurrean, ondokoa adierazi nahi dugu: Ulergaitza. 90ko hamarkada erdian irratia martxan jarri genuenetik sekula ez dugu horrelakorik [...]







Lan hau