Blast Beat Hiru! Nasum Arrapaladan!

Blast Beat Hiru-n Mieszko Talarczyk deunari omenaldi bat egin diogu. Grindaren boterea eta tsunamiaren indarra batu dira zuen etxeak bortxatzeko. Gora! Podcast:

Play

Blast Beat Hiru! Orchid Arrapaladan!

Aspaldiko partez berriz ere, baina hemen gaude mundu herzianoa zapatillaz kutsatzeko. Gaurkorako estatubatuetako barnekore talderik garritzitsuenetariko bat Orchid. Gozatu   Podcast:

Play

Namaste Budhavar 17. Programa

http://www.youtube.com/watch?v=uCcZYBJ3mNo”>http://www.youtube.com/watch?v=uCcZYBJ3mNo

Namaste! Gaurko saioarekin mendebalde eta ekialdearen arteko kolaborazioekin bukatzen joango gara. Gaurkorako kolaborazio bizarroena dugu, erredoble bukaezineko maisu gorena, Buddy Rich, eta erritmoaren Einsteina, Alla Rakha. Indiako erritmoen korapiltasuna dela eta Buddy Rich-ek pare bat abestitan ez du bateria jotzen Dholaks baizik. Paul Hornen txirulaz gozatzeko aukera izango dugu ere. Bukatzeko Ravi maitea Yehudi Menuhin-ekin, paregabea, [...]

Play

Sumendi Nagia Ez Egiteko Aitzaki Ezinobea

Hortxe duzue gure aitzakia, Om erraldoiak Bilbon ditugu, eta Sumendi Nagia ezin genuen honelako ospakizun bat galdu. Al Cisneros eta Emil “puto” Amos bueltan ditugu berriz eta badirudi abesti eta instrumentista berri batekin, edo hori esaten omen da mar-mar selektoenetan. Gure bila baldin bazabiltzate lehenengo lerroan aurkitu gaituzue. Ea grabatzerik al dugun. http://www.nvivo.es/conciertos/OM-Bilbao

Namaste Budhavar 16. Programa

Gaurkoan Mohan Bhatt eta Ry Cooder haundiek egindako ikaragarrizko diska entzungo dugu. Kolorado-ko basamortutik ibilaldi bat egingo dugu baino kurry usain interesgarri batekin. Slide-ren boterea, musikaren indarra, Jainkoekin hizketan.

Play

Sumendi Nagia 76 · Tuareg

Azkenean lortu dugu saio bat grabatzea, eta a ze programa, mamma mia. Tinariwen, Tuaregez osatutako taldea, gero eta ospetsuagoak egiten ari direnez, Tuaregen musikari buruz ikertu dugu pixkatxo bat eta Tamikrest, Group Inerane, edo Omar Moctar Bambino bezalako harribitxiak aurkitu ditugu. Saharan zehar bidai txiki bat egingo dugu, dunak zeharkatu, oasi batean ur freskoa edan [...]

Play

Namaste Budhavar

http://www.youtube.com/watch?v=OUjVe28OCSo&feature=related”>http://www.youtube.com/watch?v=OUjVe28OCSo&feature=related

Namaste! Aste hontan kale egin dugu, kotxea mekanikoarengana eraman dehar izan det. Dana den, zuen Namaste Budhavar eta sitar desioak asetzeko kontzertu bat gomendatuko dizuet, Desert Slide. Larunbatan Kursaal aretoan. http://www.fundacionkursaal.com/desert-slide.php Rajastaneko musika, oso interesgarria. Rajastan Indiako estaturik haundiena da, mendebaldean kokatuta, Pakistanekin muga egiten.  Namaste Budhavarren ohitutak gauden instrumentoak entzungo ditugu: tabla, tanpura, otoitz ahotsak… [...]

Sumendi Nagia · Geoff Farina

Gaurko Sumendi Nagian VIP txartela duen tipo baten diskografia entzun dugu, Geoff Farina. Zaila egiten zitzaidan horratza binilotik kentzea Farinaren uhinetan murgildurik. Garbitu zuen belarriak, Farinaren doinuek ez dute belarri zikinak gustoko ta. Gora Ttkn! Podcast:

Play

Namaste Budhavar 15

Namaste! Zer egiten dute bi burusoil, bat indiarra bestea estatu batuarra, eta doktore batek Alemaniako Baso Beltzan? Ba kriston diska hau egin . Gure kolaborazio internazionalekin jarraitzen dugu eta saio hontarako John Handy eta Ali Akbar Khan haundiak ditugu Doktore Subramaniam bibolinistarekin. Curri currin!! Podcast:

Play

Blast Beat Hiru! 5″ Arrapaladan!!!

Kd-ak dirudite, baino zure erreproduktore moderno horrek ez du balio, aaaaahahahha!!! 5″, bost hitz; Blast Beat Hiru!!! Ttanttakun Arrapaladan! Podcast:

Play

Namaste Budhavar 14. Pograma

  Namaste! “West Meets East”, mendebaldeak ekialdea ezagutzen du, hori da gure kasua Ravi eta konpania entzuten degun bakoitzean. Baino gaurkoan Yehudi Menuhin bibolinista estatu batuarra baino sustrai judeo errusiarrekin, Indiara bidali dugu Ravi haundiarekin jo dezan eta a ze gozamena. Saioan zehar info arazo batzuk izan ditut, baino nire erru. Podcast:

Play

Blast Beat Hiru! Trash Arrapaladan!!!

Trash trash tarsh tarsssshshshhhhhsh!!!! Reign in blood eta Crossover, Slayer eta D.R.I., bi diska bi talde bi ikur, ondorioa, Overthhhrow!!! Gaurkorako Trash pixkatxo bat talde garratzitsuenekin. Beste saioren batean Slayer berezi bat egingo dugu uuuuuuaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!! Katuen lehia basatia!!! Gora Sergi Arola!! Podcast:

Play
mezu zaharragoetara joan »
  • IRRATIA ZUZENEAN


  • Administratu