babylon sutan #119 (2012/10/25) BUELTAN GARA!!!
Hey hey hey!! Hemen gaude bueltan Ttan Ttakun Irratian!! Denboraldi hau hasteko, roots reggae muzik selekzio polit bat eskeini dizuegu: Pablo Moses, Barrington Levy, Nel Tempo, Bagga T, Israel Vibration… Gozatu eta hurrengo ostegunarte!!! Tracklist ta info gehiago: http://www.mixcloud.com/babylon_sutan/babylon-sutan-119-20121025-bueltan-gara/ Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:26:54 — 159.1MB)
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:26:54 — 159.1MB)
TTAN TTAKUN FESTA MOGAMBO ARETOAN
Azaroak 5 larunbata Trintxerpeko Mogambo aretoan Ttan Ttakun irratiak festa eder bat antolatu du. Hasteko The clash eta Speed taldeen bideo proiekzioak izango ditugu, ondoren kontzertuen txanda izango da Transistores 50, Bloodseekers eta Speed taldeekin. Lehenengoa rockabilly estiloan, bigarrenak Hondarribitik disko berria aurkezten eta hirugarrenak, Speed, Donostiako 80. hamarkadako punk taldearen itzulera suposatuko du. Kontzertuen [...]
Sumendi Nagiak Kale gaurkoan!
Eskusa polita daukagu, hori bai: Animatu, kriston kontzertu polita izango da!! https://www.facebook.com/event.php?eid=191478520914897 Datorren asterarte!
ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!
Irratsaio bat egin nahi duzula eta ez dakizu nun egin? Irrati bat barrutik nola den jakin nahi duzu? Mikro baten atzean egotea zer den sentitu nahi duzu? Ba zure soluzioa Ttan Ttakun irratira etortzea da! Irratiaren inguruko gai orokorrak jorratzeko hilbatero, lehengo asteartean juntatzen gara irratikideak. Beraz, irratsaio bat egiteko gogoak badituzu, etorri zaitez astearte [...]
PROGRAMAZIO BERRIA LASTER!!
Aldaketekin gabiltza azkenaldian Ttan Ttakun irratitan. Antena lekuz aldatu berri dugu eta orain txoko gehiagoetara iristen da gure seinalea. Bestetik, kuinak eta errepikapenak hasi dira entzuten gure eguneroko programazioan. Azkenik, streaming bidez ere gure web orrian entzun daiteke irratia eta Smartphone bat euki ezkero UHINBAK aplikazio berriaren bitartez (egun gutxitan prest egongo da Ttan ttakun [...]
ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #9 (2011/08/27)
Kaixo jende!! Rototom-en kronikak amaitzeko, etxetik bidaltzen dizuegu azkena. Nahiz eta gaur lo seko egin dugu, arraro xamar egin zaigu eguzkia buruan ez izatea goizean…Hau bai luxua!! Onena zen festibaleko azken eguna: roots zale guztien garaia iritsi zen! Hasteko, kriston hitzaldi bat izan genuen arratsaldean: BUNNY LEE (jamaicar produktore mitikoa), JOHNNY CLARKE, MICHAEL PROPHET (abeslariak) eta JOHN [...]
ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #8 (2011/08/26)
Kaixo adiskideak!! Jaialdiko azkeneko egunera nekez iritsi bagara ere, Benicassim-en egingo dugun azken kronika idaztera goaz, izerdi eta malkoen artean, hurrengoa etxean egingo dugu eta!! JAH MACETAS taldearekin hasi genuen atzoko gaua. Diska berriaren abestiak aurkeztuz gain (“Maria”, “Dulce” edo Triana-ren “Tu frialdad”), betiko klasikoak ere jo zituzten valentziarrek (“Dime”, “Toda una vida”…). 1990ko “Toda [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 0:36 — 1.4MB)
ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #6 (2011/08/24)
Kaixo people!! Beroa egonda ere, zutik jarraitzen dugu Rototom-ean, eta beste kronika bat eskeintzen dizuegu. Gora Ttan Ttakun Radio Station!! Atzokoan Josetxo Mintegi izan genuen REGGAE UNIVERSITY gunean. Bob Marley-ri buruz hitzaldi interesgarri bat eman ziguten Donostiako kazetariak eta beste lagunek: Jah Macetas taldearen sortzaile bat (Sergio Monleón), David Vilches (Sound system FM) eta Carlos [...]
ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #5 (2011/08/23)
Esan bezala, kala eder batean pasa genuen atzoko eguna, horregatik deskonektaturik ibili ginen. Dena den, atzoko jardunaldia ez zen oso garrantzitsua, gure ustez, behintzat. Main Stage-n Marley familia egon zen jendetzaren aurrean: ZIGGY MARLEYren pop-reggae kontzertua nahiko kaskarra iruditu zaigu eta RITA MARLEY-k abesti bakar bat abestu zuen bere semearekin. Orduan, zergatik agertu zen egitarauan [...]
TXOMINEKO JAIAK 2011
Azken 4 uteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Iraileko lehengo asteburuan ospatuko dira, eta beti bezela Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean egongo gara, ekintza ugari eskeintzeko asmoarekin. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: “Lemmy: The Movie” filma [...]
ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #4 (2011/08/22)
Kaixo family!! Atzo jaialdiaren erdira iritsi ginen. Eguzkiak ez du amore ematen baina gure indarrak kala batean berreskuratuko ditugu gaur. Goazen ba atzoko kronikarekin: RITA MARLEY-ren prentsaurreko batekin hasi genuen atzoko eguna. Argazki klasikoak hartu ondoren (beti profesionalak, hori bai…), Bob Marley-ren emaztea berriro ikusteko, bugambila mitikoan belarriak plantxatu genituen. Gure lehenengo helburua LINTON KWESI [...]
ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #3 (2011/08/21)
Kaixo Ttan Ttakun zaleak!!! Atzo azkenean, infernuko labe honetatik ihes egiteko, hondartzara iritsi ginen eta “fresh txunbito” eder batzuk hartu ondoren, jaialdira itzuli ginen, buruak frexkatutak. Arratsaldean, DUB A LA PUB “European Reggae Contest” txapelketako talde irabazlearekin topatu ginen Main Stage-ean. Kontzertu laburra baina intentsua. Alemaniar taldeak Rototom-ean jotzeko aukera ondo aprobetxatu zuen, reggae nitza [...]
mezu zaharragoetara joan »





Lan hau