Udaletxeak irratiaren antena horretarako prestatutako udalaren txokoan jartzen utzi digu! Hainbat urtez irratiaren saiakera guztiek ezezkoa edo/eta ezikusia izan dute erantzun gisa, baina azken aldaketek aire berria ekarri dute Donostiako euskal kulturaren arlora, besteak beste.
Irratiaren uhinak orain urrutirago iristen dira, eta baita ere kalitate hobean. Horregatik Ttanttakun Irratiaren Estaldura Mapa sortu dugu, 107.2FM irrati uhinak noraino barreiatzen diren, eta zein kalitatetan egiten duten jakiteko. Internetez entzuten gaituzuenek ere jarri ahal izango duzute nondik egiten duzuen!
Bilatu mapan lekua eta sakatu hemen azpiko botoia. Ondoren klikatu mapan berriz marka jarri nahi duzun lekuan, aukeratu aukeretako bat, eta bidali!
Oso txarra
Kaxkarra
Ona
Oso ona
Internet bidez