TAOSA
Taosa, hacktibismoa, jendartea eta teknologia uztartzen dituen irratsaioa da. Itsasotik datorren behe laino lauso bat bezala jendartean zabaltzea du helburu. Teknologiari buruz hitz egingo dugu bai, baina tresnen aspektu teknikoez baino, hauen erabilpenaz, potentzialaz eta jendartean eta kulturan duen eraginaz jardungo dugu saioan. Teknologia, kultura eta ekonomia ere badenez, bi gai hauei garrantzi berezia emango diegu gure jardun taosikoan.
Taosa: Itsasotik sartzen den behelainoa, Zumaian. Kostaldean sortzen den lainoa da taosa, eguraldi ona izan arren, kostako herriak eta hondartzak estaltzen dituen behelaino hori. Jendartean hacktibismoaren ideiak zabaldu nahi dituen behelaino lauso hori izan nahi du gure programak.
Gorka Julio (@teketen | teketen@status.blogsoviet.com) , Unai Gorrotxategi (@ishikawa_) eta Beñat Irasuegik (@birasuegi | birasuegi@status.blogsoviet.com) zuzenduko dugu saioa, Bakalhau eta Blogsovieteko kideen laguntzarekin, baina parte-hartzera erabat irekitako saioa izango da, eta irratian naiz interneten gai hauen inguruan esateko zerbait daukan jende guztia murgildu daiteke Taosan. Zuzenean ere parte hartu daiteke twitterren #taosa hashtag-a erabilita. Saioa egitearen arrazoi nagusia, gure artean gai hauen inguruan ditugun kezka, eztabaida eta proposamenak jendartean zabaltzea da, jendartetik galdera, iritzi eta ideia berriak jasotzeko asmoarekin.
Astero ostegunetan 19:00etatik aurrera entzun ahal izango da Ttan ttakun irratian 106.8 FM Frekuentzia Maritimoan, Interneten http://ttanttakun.com helbidean streaming bidez, edo edozein momentuan Taosa saioaren orrian http://ttanttakun.com/index.
Jarraitu Taosaren ekintzak twitterren: http://twitter.com/taosaioa edo gure sare sozial librean http://status.blogsoviet.com/
Sortu, eraldatu, elkarbanatu
Azken irratsaioak:
Taosa 1.9
Gaurkoan Maite Goñi @euskaljakintza izan dugu saioan. Egiten duen eta egingo duen lan handiaz hitz egin dugu.OSOA IKUSITaosa 1.7
Asier Garaialde gonbidatu dugu Guifi.net proiektuari buruz hitz egiteko.OSOA IKUSITaosa 1.6
Euskal komunitateak eta sare sozialen inguruan aritu gara Urtzi Urkizurekin:berriketan:status.blogsoviet:twitter.OSOA IKUSITaosa 1.5
Saio honetan blogak izan ditugu protagonista. Iturri (twitter) izan dugu gurean eta bere 8 urteko blogaren inguruan hitz egin dugu.OSOA IKUSITaosa 1.4
OSOA IKUSITaosa 1.3
OSOA IKUSITaosa 1.2
OSOA IKUSI- Komunitateak
- Blogsoviet
- Tresnak
- Gonbidatuak: artsuaga itzalagunea
Taosa 1.1
gaiak: SOPA, freedombox, Hackerspace Global Grid, Creative CommonsOSOA IKUSITaosa 0.9
Graziaren inguruko egoeraz jardun gara gaurkoan ere.OSOA IKUSITaosa 0.8
Banka etikoaz eta finantziazio modu alternatiboez aritu gara Naroa Elortzarekin bateraOSOA IKUSI





Lan hau