NAMASTE BUDHAVAR!



Azken irratsaioak:

  • Namaste Budhavar 17. Programa

    Namaste! Gaurko saioarekin mendebalde eta ekialdearen arteko kolaborazioekin bukatzen joango gara. Gaurkorako kolaborazio bizarroena dugu, erredoble bukaezineko maisu gorena, Buddy Rich, eta erritmoaren Einsteina, Alla Rakha. Indiako erritmoen korapiltasuna dela eta Buddy Rich-ek pare bat abestitan ez du bateria jotzen Dholaks baizik. Paul Hornen txirulaz gozatzeko aukera izango dugu ere. Bukatzeko Ravi maitea Yehudi Menuhin-ekin, paregabea, India, Errusia eta judutar kutura abesti batean. Oparitzat Buddy Rich-en izugarrizko soloa http://www.youtube.com/watch?v=uCcZYBJ3mNoBuddy Rich West Side Story Solo  
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 16. Programa

    Gaurkoan Mohan Bhatt eta Ry Cooder haundiek egindako ikaragarrizko diska entzungo dugu. Kolorado-ko basamortutik ibilaldi bat egingo dugu baino kurry usain interesgarri batekin. Slide-ren boterea, musikaren indarra, Jainkoekin hizketan.
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar

    Namaste! Aste hontan kale egin dugu, kotxea mekanikoarengana eraman dehar izan det. Dana den, zuen Namaste Budhavar eta sitar desioak asetzeko kontzertu bat gomendatuko dizuet, Desert Slide. Larunbatan Kursaal aretoan. http://www.fundacionkursaal.com/desert-slide.php Rajastaneko musika, oso interesgarria. Rajastan Indiako estaturik haundiena da, mendebaldean kokatuta, Pakistanekin muga egiten.  Namaste Budhavarren ohitutak gauden instrumentoak entzungo ditugu: tabla, tanpura, otoitz ahotsak... eta hain ezaguna egiten ez zaigunak: Moham Veena. Moham Veena hau slide gitarra tuneatu bat da ta bere egilearen izena darama, Vishwa Mohan Bhatt.  Pare bat link utziko dizkizuet. http://www.youtube.com/watch?v=OUjVe28OCSo&feature=related Lehenengo zatia http://www.youtube.com/watch?v=z9_apL2JRZE&feature=related Bigarren zatia. Eta aste hontan kolaborazio interkontinentalekin genbiltzenez...Orain Mississippi ibaia Gangesen ibaiadarra da. http://www.youtube.com/watch?v=Og5PdU2V7cA, Gora Ttkn!  
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 15

    Namaste! Zer egiten dute bi burusoil, bat indiarra bestea estatu batuarra, eta doktore batek Alemaniako Baso Beltzan? Ba kriston diska hau egin . Gure kolaborazio internazionalekin jarraitzen dugu eta saio hontarako John Handy eta Ali Akbar Khan haundiak ditugu Doktore Subramaniam bibolinistarekin. Curri currin!!
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 14. Pograma

      Namaste! "West Meets East", mendebaldeak ekialdea ezagutzen du, hori da gure kasua Ravi eta konpania entzuten degun bakoitzean. Baino gaurkoan Yehudi Menuhin bibolinista estatu batuarra baino sustrai judeo errusiarrekin, Indiara bidali dugu Ravi haundiarekin jo dezan eta a ze gozamena. Saioan zehar info arazo batzuk izan ditut, baino nire erru.
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 13. Programa

    Namaste! Nahiz eta aste hontan zuzeneko saiorik ez egin, eta pasa den astekoa gaizki grabatu, hemen duzue Namaste Budhavar fresko freskoa.
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 12. Programa

    Namaste! Atzeratutako saio hau igo nahi nuen, baina ni eta teknologien arteko arazoak direla eta, hutsik dago grabazioa!!! Sinestezina?! Beraz zuzenean entzun zenutenok, jakin ezazue, kriston pribilegioa izan dezutela.  
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 11. Programa

        Namaste lagunok!   Saio hontan gauza berri eta bitxiin nator. Asteko Sarangia, instrumento hau bibolinaren anai indiarra da. 3 soka eta Indian hain gustoko dituzten hogeitahamapiko soka sinpatiko ditu. Jotzeko era ez da oso ortodoxoa baina ateratzen duen soinua guztiz lasaigarria.     Eta bukatzeko, Indiar musian oso berezi den tipo bat, Brij bhushan Kabra. Gitarra sartu zuen Instrumento klasio bezala, eta egia esan, batzutan ez dirudi gitarra bat.   Gozatu  
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 10. Programa

    Hilabete bat berandu baino hemen daukazue 10. programa. Saio honetarako argazkian dugun ikaragarrizko neskata dugu, Anoushka Shankar, Ravi-ren alaba eta Norah Jones-en ahizpa, ia ezer. Orain dela hilabete bat Donostia izan genuen flamenko eta indiar musikaren arteko fusioa egiten.
    OSOA IKUSI
  • Namaste Budhavar 9. Programa

    Namaste! Gaurkoan berezi bezala bi abesti entzun ditugu, ta instrumento berri bat aztertu dugu. Hasi gara Balachander eta bere Veena-rekin, hegoaldeko instrumentoa ta Indiako instrumento nazionala. Ta bukatzeko sitarista berri bat aurkeztu dugu, Nikhil Banerjee, Allaudin-en eskolatik aterata, la mafia del sitar! Hurrengoan kale, baino a ze nolako nobedadeak ekarriko ditudanak, bero beroak, gaur egunkoak, egin berriak, fresko freskoak, sardinak bezala.
    OSOA IKUSI

  • IRRATIA ZUZENEAN


  • Administratu