LARRUGORRI TTAN
Larru eta Gorri gaituzue eta irratsaio honetan………
Sexualitatearen barrenak, historioak, bizipenak, kuriositateak, musika erotikofestiboa eskaintzen dizuegu gure irratsaioan!
Zuen dudak, beldurrak, mugak, fobiak, prejuizioak, ipuinak, zuen abesti erotiko-sexual gustokoenak, etab. gurekin elkarbanatuz, nahi izanez gero era anonimoan, une atsegin eta lasaigarri bat igaroko dugu elkarrekin… goxatu zure buruarekin, ondokoarekin, ingurukoekin eta gurekin ere bai.
Irratsaiora etorri zaitezkete, bertan gurekin saio batean parte hartuz eta sexualitatearen barrunbeetan jostatuz, Ongi Etorriak izango zerate, dudarik gabe.
Zuen eskaerak guri zabaldu larrugorrittan(abildua)gmail.com helbidera eta irratsaioan zuzenean zabalduko dugu!
Leihaketa batekin hasi gara martxan orain
Leihaketa Erotikoa!
Abesti, Ipuin, Poesia erotikoak guri bidali eta irabazle suertatzen denak saria izango du… sari goxxxua!!
Gainera bidaltzen diguzuena, irratian zuzenean emitituko dugu noski, baina gainera, webgunera igoko ditugu, denok une erotiko eta gozagarri horiek bizitzeko!
Ongi etorriak LARRUGORRI TTAN saiora!!!
Azken irratsaioak:
LARRUGORRITTAN, EKAINAK 17, San Juanak, Prono & etc. Esaldi Sexuatuak...
OSOA IKUSILARRUGORRITAN Porno& hezkuntza sexual afektiboa Nahko Bear, Carla Bruni, Seal, Chinese Man, Parov Stelar, Esaldi bikainak eta TTANTTAKUN & MOLOTOFF San JUan JAIAK Hernanin!! Ekainak 21-27
LARRUGORRITTAN ekainak 3
Larrugorrittan irratsaioa, gaurko egun udaberritsuan! Poesia, musika, eta txisteak izan ditugu, baita jarraitzaile amorratu batzuen txalo sutsuak ere! Parerik ez duen tarte radiofoniko amoretsua, zuentzako eta guretzako!!!! Larru eta Gorri!OSOA IKUSILARRUGORRITTAN EROTIKO! Apirilak 29
Eguraldiari kasurik egin gabe, gaur bero eta ero-tiko etorri gara! Jolas erotikoak- objetu desberdinak kapitulo I, poesia espontaneo labur eta bakar, Jimmy Hendrix, Pink Flyod, Anari, Sorkun, Zea Mays, Homosexualen arteko hezkontzen egoera Kolonbia eta Frantzian.. Erotikari tartea eginez, galdera batzuk luzatzen dizkizuegu... zein da zure iritzia, zer desira, gogo dituzu? Zer behar duzu horiek gauzatzeko? ....... Besarkadarik goxuena entzule maitatu eta erotizatuok!!OSOA IKUSILARRUGORRITTAN apirilak 22, 2013
Kaixo lagun eder hori, Larru eta Gorri gara berriz ere, nola ez! Ederki pasatzen dugu irratsaioa egiten, zuentzako eta guretzako! Gaurkoan, musika bikaina lagun, poesia mordoa bota ditugu eta notizia interesgarriak ere, eztabaida sexo-tiko baterako. Entzun nahi? Aste ona igaro dezazuen eta hurrena arte!OSOA IKUSILARRUGORRITTAN apirilak 15
Larrugorrittan irratsaio lasaia gaurkoan, entzun nahi? Musika zirraragarria,Eve Ensler, Orgasmo moment, poesia espontaneoa eta jolas baten proposamena... eskulturak gustoko? erantzuna? hemen: Larru eta GorriOSOA IKUSIApirilak 8, Kañero gatoz! T.E.T.A. pasako dugu
Gaur gauean, musika bikaina izan dugu, poesia kañerotxua, Liburu aholkuak, Persépolis batetik eta Devenir Perra Placebo, Serj tankian, Smashing Pumpkings, Isthar, T.E.T.A. komunikatua, Sexologiako hiztegia, Orgasmoaren inguruan aritu gara..... Ez galdu Larru eta Gorri.. Ttan! Lerden eta gozo zuendako! Gogoan izan... 107.2FM Astelehenen gauetan zuzenean 21:30-22:30 eta ostegunetan errepikapenak 22:00-23:00 Bestela ere zintzilik gure webgune bikain honetan! Facebookera zabaltzen duzu ere hemengo link hauxe. larrugorrittan idatziz aurkituko gaituzue Milesker kideok hor izatearren, badakizue harremanetarako larrugorrittan@gmail.com 943322523OSOA IKUSILARRUGORRITTAN martxoak 25
Larrugorrittan irratsaio ero beroa gaurkoan! Entzun nahi? postpornoa, poesia, sexu kontsulta, musika prostibulikoa... hemen behean (jeje) entzun-gai: Larru eta Gorri,OSOA IKUSILARRUGORRITTAN, martxoak 18
Kuloartiekin hasi dugu gaurko Larrugorrittan, masaje eta zakilen artean nahastu gara, likatsua eta hezea une gehienetan, lehorra eta beroa bestetan, baina ia bukaeran, goraino igo arte eta leku guztia hartuz... Bizitzaren alde eta maitasunez. Larru eta Gorri.OSOA IKUSILARRUGORRITTAN martxoak 11, Hilberri
Larrugorrittan irratsaio ederra gaurkoan, hilberriaren eraginpean, orgasmo "irrisorioak" praktikatzen! Bertan, hainbat pertsonen istorio sexualak komentatu ditugu, poesiaz blai eta musika indiskutiblemente-ente-sexual-mente-mmm-mmundiala! Yija! Larru eta Gorri!OSOA IKUSILARRUGORRITTAN!! tANtAN
Martxoko lehen irratsaioa! LarrugorriTtan laister udaberrira heltzen... Musika, klitoriari karta, poesia ederra, piña kolada... orgasmoak lagun izan dugularik, zuentzako, labetik irten berria, korri korri, hoztuko da eta gure alTxo-rra! Jaja Muxuak, Larru & GorriOSOA IKUSI





Lan hau