BERRIKUNTZEN ATALA BERRITUTA
Hurrengo 2 hilabetetan ondorengo diskoak izango ditugu Ttan Ttakun irratiko berrikuntzen atalean entzungai: *ALBERTO GAMBINO & KUNGFUMETAS “Coctel de gambas” *COLD REVENGE “De lo malo lo peor” *DESORDEN PUBLICO “Los contrarios” *ESNE BELTZA “Hiru kolpetan” *ETXE “Haize berri bat” *GAIZKA PEÑAFIEL “Lagunartean” *KE NO FALTE “Vente conmigo” *TOPEKA “Beti bide zailenetikan” *VARIOUS ARTISTS “South Africa” [...]
TTAN TTAKUN FESTA 2012 – ARGAZKIAK
Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!
SANTO TOMASETAN POSTUAK DITUGU!!!
Asteazken honetan Santo Tomas egunean, Groseko Txofre Plazan eta alde zaharreko Sarrieg plazan TTAN TTAKUN irratiak txistorra postu bana jarriko ditu, pasa zaitez gure eskaintzak dastatzera eta kaixo bat esatera!!!!
Abenduko BERRIKUNTZAK entzungai!
Abenduan zehar BERRIKUNTZAK atalean (Goizean 11:30-12:30) entzungo diren disken lista jarraian duzue. Ea gustukoe duzuen! Alpheus – From Creation (FAK Records) Joseba Gotzon – Lau hormen artean Kalte – Kalte Kike Mora – Jazz Project (Baga Biga) Lolas Club – Uno Mamba Beat – The Part 1 Neguko Txorimaloaren Residence – Bide Elektrikoa Su Ta [...]
Irratsaio berri bat!
Kaixo lagunak, astelehenetik aurrera, astero KIROL ESKIROL irratsaio berria izango dugu arratsaldeko 8retatik aurrera! Asteburuan zehar gertatutako kirol ekitaldien inguruko laburpen, emaitzak, elkarrizketak, etab. entzun ahalko izango dira. Ta borobiltzeko, aipatu behar dugu, aurretik Ttan Ttakun irratitik pasatako ahots femenino bat izango duzuela entzungai irratsaio honetan. Beraz, astelehean entzun beharko duzue lehen irratsaioa zein den [...]
RSS jarioen helbide berriak eta gehiago
Azken asteotan web orrian egin ditugun aldaketak direla eta barne URLak aldatu egin dira. Atalak birrantolatu ditugunez RSS jarioen helbideak, besteak beste, eguneratu beharko dituzue zuen irakurleetan. Errezena eskuineko zutabean azaltzen den atalen zerrendako iruditxoaren () helbidea erabiltzea da!
Facebook erabiltzailea desaktibatuta
Ttan Ttakun facebook erabiltzailea itxi egin dugu. Hemendik aurrera, facebook sare sozialean jarraitu nahi bagaituzu, helbide honetara jo beharko duzu: http://www.facebook.com/ttanttakunirratia eta jarraitzaile egin.
Ttan Ttakun facebook TALDEA jarraitu
Ttan Ttakun facebook “erabiltzailea” desagertu egingo da aste honetan. Irratiko notiziak, etab. facebook sare sozialean jarraitu nahi badituzu, egin zaitez jarraitzalile hemen: http://www.facebook.com/ttanttakunirratia Agur bat, Ttan ttakun irratia
Nondik entzuten gaituzu
Orain dela hilabete pare bat, Ttan Ttakun irratiak bere antenaren kokalekua aldatu zuen. Gaur egun, irratiko seinalea oso ondo iristen da Donosti eta inguruetara. Baina ziur egon nahi dugu hau egia dela eta horregatik, zuen parte hartzea eskatu nahi dizuegu. Beraz, utz ezazu iruzkin bat notizi honen azpian eta kontaiguzu nondik entzuten gaituzun eta zer [...]
ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!
Irratsaio bat egin nahi duzula eta ez dakizu nun egin? Irrati bat barrutik nola den jakin nahi duzu? Mikro baten atzean egotea zer den sentitu nahi duzu? Ba zure soluzioa Ttan Ttakun irratira etortzea da! Irratiaren inguruko gai orokorrak jorratzeko hilbatero, lehengo asteartean juntatzen gara irratikideak. Beraz, irratsaio bat egiteko gogoak badituzu, etorri zaitez astearte [...]
PROGRAMAZIO BERRIA LASTER!!
Aldaketekin gabiltza azkenaldian Ttan Ttakun irratitan. Antena lekuz aldatu berri dugu eta orain txoko gehiagoetara iristen da gure seinalea. Bestetik, kuinak eta errepikapenak hasi dira entzuten gure eguneroko programazioan. Azkenik, streaming bidez ere gure web orrian entzun daiteke irratia eta Smartphone bat euki ezkero UHINBAK aplikazio berriaren bitartez (egun gutxitan prest egongo da Ttan ttakun [...]
LOS MONJO TXOMINEKO JAIETAN KONFIRMATUTA
Azkenean lortu dugu eta konfirmatzen dugu bihar LOS MONJO mexikarrak izango ditugula Txomineko Jaietako oholtzan, animo denei eta kartel bikain honekin eskusarik ez, ez agertzeko.
mezu zaharragoetara joan »
Txat




Lan hau