BERRIKUNTZEN ATALA BERRITUTA

Hurrengo 2 hilabetetan ondorengo diskoak izango ditugu Ttan Ttakun irratiko berrikuntzen atalean entzungai: *ALBERTO GAMBINO & KUNGFUMETAS “Coctel de gambas” *COLD REVENGE “De lo malo lo peor” *DESORDEN PUBLICO “Los contrarios” *ESNE BELTZA “Hiru kolpetan” *ETXE “Haize berri bat” *GAIZKA PEÑAFIEL “Lagunartean” *KE NO FALTE “Vente conmigo” *TOPEKA “Beti bide zailenetikan” *VARIOUS ARTISTS “South Africa” [...]

THECONFIDENTIALFREQUENCIES

Podcast:

Play

TTAN TTAKUN FESTA 2012 – ARGAZKIAK

Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!

TTAN TTAKUN FESTA 2012 – KRONIKA

Ziztu bizian pasa da aurten ere Ttan ttakun irratiko festa. Egia kulturetxeko Gazteszenan ospatzen dugu festa urtero, eta aurtengoa, berriro ere, arrakasta izan da. Pasa den urteko ilaran zain egotea gainditu eta aurten azkar lortu zuten denak beraien sarrera, modu honetan hasieratik izugarrizko giroa sortu zan, eta talde eta DJek zaletu gogotsuekin ekin zieten beraien [...]

Ttan Ttakun festa 2012 aurreirratsaioa

Hemen dugu Ttan Ttakun festa 2012aren aurkezpen irratsaioa. Parte hartuko duten taldeen deskribapenak eta abestiak entzuteko parada izango duzue irratsaio honetan. Festaren gorabehera eta zehaztasun guztiak jakin nahi ezkero, ez galdu irratsaioa! #ttnfesta2012 info+ hemen eta hemen Podcast:

Play

Ttan Ttakun Festa 2012

Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena [...]

SANTO TOMASETAN POSTUAK DITUGU!!!

Asteazken honetan Santo Tomas egunean, Groseko Txofre Plazan eta alde zaharreko Sarrieg plazan TTAN TTAKUN irratiak txistorra postu bana jarriko ditu, pasa zaitez gure eskaintzak dastatzera eta kaixo bat esatera!!!!

Abenduko BERRIKUNTZAK entzungai!

Abenduan zehar BERRIKUNTZAK atalean (Goizean 11:30-12:30)  entzungo diren disken lista jarraian duzue. Ea gustukoe duzuen! Alpheus – From Creation (FAK Records) Joseba Gotzon – Lau hormen artean Kalte – Kalte Kike Mora – Jazz Project (Baga Biga) Lolas Club – Uno Mamba Beat – The Part 1 Neguko Txorimaloaren Residence – Bide Elektrikoa Su Ta [...]

Irratsaio berri bat!

Kaixo lagunak, astelehenetik aurrera, astero KIROL ESKIROL irratsaio berria izango dugu arratsaldeko 8retatik aurrera! Asteburuan zehar gertatutako kirol ekitaldien inguruko laburpen, emaitzak, elkarrizketak, etab. entzun ahalko izango dira. Ta borobiltzeko, aipatu behar dugu, aurretik Ttan Ttakun irratitik pasatako ahots femenino bat izango duzuela entzungai irratsaio honetan. Beraz, astelehean entzun beharko duzue lehen irratsaioa zein den [...]

RSS jarioen helbide berriak eta gehiago

Azken asteotan web orrian egin ditugun aldaketak direla eta barne URLak aldatu egin dira. Atalak birrantolatu ditugunez RSS jarioen helbideak, besteak beste, eguneratu beharko dituzue zuen irakurleetan. Errezena eskuineko zutabean azaltzen den atalen zerrendako iruditxoaren () helbidea erabiltzea da!

Facebook erabiltzailea desaktibatuta

Ttan Ttakun facebook erabiltzailea itxi egin dugu. Hemendik aurrera, facebook sare sozialean jarraitu nahi bagaituzu, helbide honetara jo beharko duzu: http://www.facebook.com/ttanttakunirratia eta jarraitzaile egin.

Ttan Ttakun facebook TALDEA jarraitu

Ttan Ttakun facebook “erabiltzailea” desagertu egingo da aste honetan. Irratiko notiziak, etab. facebook sare sozialean jarraitu nahi badituzu, egin zaitez jarraitzalile hemen: http://www.facebook.com/ttanttakunirratia Agur bat, Ttan ttakun irratia

mezu zaharragoetara joan »
  • IRRATIA ZUZENEAN


  • Administratu