TTAN TTAKUN IRRATIA 106.8 FM

TtanTtaPunk2010/09/07

2010, Irailak 8 | egunean argitaratuta | Ez dago iruzkinik

Aste honetako irratsaioan arreta berezia jarri diogu SLAUGHTER & THE DOGS Manchesterko punk taldearen lehenengo LPari, nobedaderen bat eta kanta sorta eder batek osatu du saioa, ondo segi!

datc 36# Denetarik (2010/09/06)

2010, Irailak 7 | egunean argitaratuta | Ez dago iruzkinik

Irratiak pasa den asteburuan Txomineko jaietan parte hartu ondoren, pixkat nekaturik gaudela esan behar dugu. Lehenik eta behin, eskerrikasko bai ostiralean eta baita larunbatean festetara gerturatu zareten guztioi, eta noski, irratiarengatik festan parte hartu duzuen musiko, selektah eta laguntzaile guztiei baita ere, eskerrikasko! Reggae-ari dagokionez, ez dugu denbora gehiegirik eduki irratsaioa prestatzeko, hala ere, gauza interesgarri batzuk egon direla irratsaion uste dugu. Hemen playlist-a:

  1. Lee Perry, King Tubby and The Upsetters – Blackboard Jungle #1 & #2 (Clocktower 10″)
  2. Neville Brown – Kilimanjaro + Dub (Negus Roots 10″)
  3. George Nooks – Be Conscious + Dub (Original Music 10″)
  4. Horace Martin – Repatriation + Dub (Negus Roots 10″)
  5. Matumbi – Come Back Sunshine (The Best Of Matumbi LP)
  6. Prince Lincoln Thompson And The Royal Rasses – Nobody Here But Me (Experience LP)
  7. Gregtown – Cultura Babylónica (12 Golpes)
  8. Gregtown – Así De Simple (12 Golpes)
  9. Dub Kweli – Your Gospel (Max Tannone Mash-up)
  10. Dub Kweli – Words High (Max Tannone Mash-up)
  11. Cyrenius Black – Jah is My Rock / Sandeeno – Love And Unity (Conscious Sounds 12″)

Sustraiak&kultura!

Azkenorduko notizia biharko programazioaren inguruan

2010, Irailak 2 | egunean argitaratuta | Ez dago iruzkinik

Kaixo, azkenorduko notizi bat dugu. Zoritxarrez “Los Steaks” ezingo dute jo bihar Txomineko jaietan. Beraien ordez, KRILIN donostiarrak joko dute. Hemen duzue taldearen inguruko informazioa: http://www.myspace.com/krilinneverdies

Bihararte!

Ttan ttakun irratia

babylon sutan #82 ROTOTOM Main Stage 2010

2010, Irailak 2 | egunean argitaratuta | Ez dago iruzkinik

Esan genizuen bezala, joan den astea Benicassim-en egon ginen reporteroak bezala Rototom Sunsplash Reggae festibalean.

Aste eder bat pasa genuen eta zuekin elkarbanatu nahi dugu esperientzia.

Gaurko Babylon Sutan irratsaioarekin denboraldi berri bat hasten dugu, eta Rototom festibalearen Main Stage-ko kontzertuei buruz kronika polit bat eskeintzen dizuegu. Eta hurrengo saioetan, festibalean egindako elkarrizketak eta jingle-ak entzungo dituzue.

Adi egon, ostegunero 8tatik 9,30tara, reggae muzik inna babylon Sutan stylee!!! Ez galdu!!!!

Eguraldi ona jaietarako!!!

2010, Irailak 2 | egunean argitaratuta | Ez dago iruzkinik

Eguraldi ona iragarri dute bihar eta larunbaterako… beraz, denok txominera!!!

info guztia hemen klikatuz.

ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #7 Agurra

2010, Irailak 1 | egunean argitaratuta | Ez dago iruzkinik

Kaixo!!!
Orain bai, igandean izan zen azken gaua…ze pena!!! Dena desmontatu, kotxean gorde, azken ital gosaria hartu ta, poliki poli, donostira bueltatzeko.
Jendeak esaten zigun: “Uf!! 8 egun!! Non stop reggae!!! ufff…gehiegi izango da…zoratutak itzuliko zarete!!!” Baina oraintxe bertan, beste 8 egun hemen geratzea gustatuko litzaigukela esan ahal dizuegu!!!!!! REGGAE MUZIK NON STOP!!!!

Larunbateko gaua, azken gaua, izugarria izan zen. Aswad talde mitikoarekin hasi zen azken txanpa. Festibaleko zuzeneko dub indartsuenarekin lehen dantzak bota genituen. Ederra!!! Beste abesti klasiko batzuekin, Love Fire edo Tuff We Tuff bezala, dub soinuak nahastu zituzten. Geroago, Rapsusklei zaragozatarra, beste abeslari eta dj batekin, rap-az betetako emanaldi bat eman ziguten.

Gero “Live Wyya” taldea eszenatokira igo zen, eta Etana-ri txanda iritsi zitzaion. Ahots ederra dauka neska honek eta Jamaikatik soul reggae abesti pilo bat ekarri zizkigun. Etana-k Marcia Griffiths-i mikroa pasa zion eta “I-Threes” hirukote bokalaren kideak irribarre handi bat aurpegian margotu zigun. Hau da indarra!!!!! Emakumeen matxinada!!!!! Bere bizitza musikalaren errepaso eder bat eskeini zigun (Young Gifted and Black, Feel like Jumping…) eta reggae-aren artista klasiko batzuen homenaldiak egin zituen (Joseph Hill “See dem a Come”, Desmond Dekker “Israelites”…Bob Marley-ren “Could You Be Loved” abestiarekin amaituz). Izugarria!!!!

Festibaleko Main Stage eszenatokiaren zerrenda amaitzeko, “Abyssinians” hirukote bokalak  indarrean jarraitzen dutela erakutsi ziguten. Betiko klasikoak: “Y Mas Gan”, “Declaration Of Rights”, “The Good Lord”, “I&I”, “African Race”…HAUEK BAI ARMONIOAK!!!! ORIGINAL JAMAIKAN!!!! UPLIFTING MUZIK!!!!!!!! Ez dauzkagu hitzik. Gainera, kontzertua amaitzeko Satta Massagana (reggae-aren abesti garrantzitsuenetako bat) eskaini ziguten, nyabinghi eta reggae estiloetan. uffff!!!! gero, azken eguneetako abeslari guztiak eszenariora igo ziren, eta Marley-ren “One Love” eta “Keep On Moving” abestiekin gizatu genuen. A ze hamaiera!!!!!

mezu zaharragoetara joan »