TTAN TTAKUN IRRATIAREN OHARRA
Pasa den asteartean, irailak 14, Euskal Herrian eman ziren atxiloketen ondorioz, Guardia Zibilak Donostiako Ttan Ttakun irrati librea dagoen egoitza (Egiako Gazte Lokala) miatu eta prezintatu zuen. Aldi berean, irratiko ordenagailuak eraman eta emisioa etenik geratu zen. Gertatutakoaren aurrean, ondokoa adierazi nahi dugu: Ulergaitza. 90ko hamarkada erdian irratia martxan jarri genuenetik sekula ez dugu horrelakorik [...]
COMUNICADO DE LA RADIO TTAN TTAKUN
El pasado martes, 14 de septiembre, el “Gazte Lokala” del barrio de Egia, local donde se encuentra la radio libre de Donosti Ttan Ttakun, fue registrado y precintado por la Guardia Civil a causa de las detenciones en Euskal Herria. En el transcurso del registro, se llevaron los ordenadores de la radio y la emisión [...]
Egiako GAZTE LOKALA PREZINTATURIK GELDITU DA
Eguerdian bukatu du Guardia zibilak egiako gazte lokalaren miaketa. Ordenagailu guztiak eraman ondoren, lokala prezintatuta gelditu da. Ttan ttakun irratiko emisioa moztuta dago. Ttan Ttakun irratia.
Lee Perry-ren “Black Ark” garaiak irratsaio berezia gaur!!
Dub At The Controls irratsaioan Lee Perry-ren Black Ark estudioaren garaiko irratsaio berezia egingo dugu. Perry-k 74-79. urteetan zehar ekoiztutako musika ilun eta misteriotsuarekin ordu ta erdiz egongo gara arratsaldeko 8retatik aurrera. Animatu eta entzun zuzenean FM-k 106.8a!!! Come on Upsetters!!! ondoren, ttan ttakun irratiko irratsaio berri bat!!!
TKNMDK22X
Yepa! Berriro bueltan gatoz teknomadok! Aste pare bat (edo gehio) izan dira, baina beti bezela, eta denboraldi berria berotzen hasteko asmoz oraingoan izugarrizko irratsaioa egin degu. Kompakt zigiluaren urteroko 11. bilduma estreinatu degu Donostiako uhinetan, izugarrizko artista ugari biltzen dituen diska bikoitz bortitza zuentzako primizian! Besteak beste: DJ Koze, Jatoma, Jürgen Paape, Ada & Heiko [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 3:43:17 — 204.4MB)
Ttan Ttakun estudioetatik
Kaixo lagunok!! Hemen duzue Ttan Ttakun irratiaren estudioetan margotu berri dugun logoa. Gogoratu, irratsaio berriak hasiko direla hilabete honetan zehar. Hontaz gain, jakin ezazue hilabete honetan irratiaren aurkezpena egingo dugula, azken hilabeteetan egin ditugun berrikuntza guztiak erakusteko asmoz… hemendik gutxira informazio gehiago izango duzue. Txomineko jaien argazkiak ere hemendik gutxira igotzea espero dugu. Gogoratu, sintonizatu [...]
No La Tengo 32
Hementxe duzue No La Tengoren 32. programa. Staff-aren barnean zegoen egoera ikusita, DIARREA MUSIKALA bihurtu genuen programa. Chillwave-a, bere suzedaneo ilunagoak, lo-fi pop-a, elektronika konbentzionala, patxangeriloagoa baita…Asteazken gau honetarako aukeratu genituen abestien artean honako hauek aurki ditzazkezue: (Aipatu baita ere, Ane gaixo jarri zitzaigula eta azken orduko fitxaketa bat ere egin genuela, esatari moduan debuta [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:05:46 — 150.5MB)
ABUZTUKO MUSIKA BERRIKUNTZAK
Abuztuan zehar irratira iritsi diren diska berriak BERRIKUNTZAK atalean entzun ahalko dituzu irailean. Diskak, hauexek dira: Dinbidanba – Manuak Gere – La Gran Casa Hesian – Borrokatu eta irabazi Jimmy Bidaurreta – Hotsak Dantzan 2 Nevermind People – Here We Are Now Emtertain Us Xarma – Amaraunak
TtanTtaPunk2010/09/07
Aste honetako irratsaioan arreta berezia jarri diogu SLAUGHTER & THE DOGS Manchesterko punk taldearen lehenengo LPari, nobedaderen bat eta kanta sorta eder batek osatu du saioa, ondo segi! Podcast:
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:30:16 — 206.6MB)
datc 36# Denetarik (2010/09/06)
Irratiak pasa den asteburuan Txomineko jaietan parte hartu ondoren, pixkat nekaturik gaudela esan behar dugu. Lehenik eta behin, eskerrikasko bai ostiralean eta baita larunbatean festetara gerturatu zareten guztioi, eta noski, irratiarengatik festan parte hartu duzuen musiko, selektah eta laguntzaile guztiei baita ere, eskerrikasko! Reggae-ari dagokionez, ez dugu denbora gehiegirik eduki irratsaioa prestatzeko, hala ere, gauza [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:25:13 — 195.0MB)
Azkenorduko notizia biharko programazioaren inguruan
Kaixo, azkenorduko notizi bat dugu. Zoritxarrez “Los Steaks” ezingo dute jo bihar Txomineko jaietan. Beraien ordez, KRILIN donostiarrak joko dute. Hemen duzue taldearen inguruko informazioa: http://www.myspace.com/krilinneverdies Bihararte! Ttan ttakun irratia
babylon sutan #82 ROTOTOM Main Stage 2010
Esan genizuen bezala, joan den astea Benicassim-en egon ginen reporteroak bezala Rototom Sunsplash Reggae festibalean. Aste eder bat pasa genuen eta zuekin elkarbanatu nahi dugu esperientzia. Gaurko Babylon Sutan irratsaioarekin denboraldi berri bat hasten dugu, eta Rototom festibalearen Main Stage-ko kontzertuei buruz kronika polit bat eskeintzen dizuegu. Eta hurrengo saioetan, festibalean egindako elkarrizketak eta jingle-ak [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:33:26 — 213.8MB)
mezu zaharragoetara joan »






Lan hau