datc 35# Rototom-eko abeslariak (2010/08/31)
Bueltan gara, eta oso gustora Rototom-en pasatako asteagatik! Irratsaio berezi bat egingo dugu hilabete honetan festibalaren inguruan. Bitartean, irratsaiotxo hau entzutea baduzue. Azkar-azkar, rototom-en parte hartu izan duten abeslari batzuen diskak hartu eta horiekin irratsaioa osatu genuen. Ea gustokoa duzuen irratsaioa, eta gogoratu, asteburu honetan irratiko festa dugula txomin auzoan. Animatu zaitezte eta gerturatu bertatik! [...]
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:20:19 — 183.8MB)
TXOMINEKO JAIAK 2010
Azken urteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Irailak 3 eta 4ean ospatuko dira, eta aurten, 4. aldiz, Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean ospatuko da, gauza desberdinak eskeiniko direlarik. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: Emerson, Lake & [...]
ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #6 Txuri eta beltz
Azkenaurreko gaba izan zen atzokoa! Eta ondo aprobetxatu genuela esan behar dugu. Ikusi genituen gauza batzuk harritu egin gintuzten, beste batzuk ordea, desilusionatu! Lyricson & Blackstarliners-en zuzenekoa adibidez, kontzertu oso txukuna izan zela esan behar dizuegu. Iikuslearekiko oso gertukoa eta jarrera humil-arekin egon zen abeslari ginearra. Gaueko beste aldean berriz, Mighty Diamonds izan ziren. Hasieratik [...]
Rototom albiste bereziak #5 Erritmoa errekuperatzen
Beroak jarraitzen du eta gu izerdiak bota eta botata. Sukarra gaindituta, erritmoa errekuperatzen saiatu gara. Atzoko eguna hasteko reggae.es proiektuko debate interesgarrian parte hartu ondoren, kontzertuen garaia etorri zen. Main Stage-an Europar Reggae Contest konkurtsoaren finala ospatu zen Arawak italiar, Intinn irlandar eta Stepacide portuges taldeekin. Azkeneko hauek izan dira irabazleak eta sari gisa, europar [...]
Rototom albiste bereziak #4 Izerditan
Laugarren egun honetan nekea, izerdia eta sukarra dira nagusi. Zoritxarrez, eztarria harrapatuta dugu eta festibalak guda deklaratu digu!!!! Baina badakizue Ttan Takun irratiko super heroiak beti sasi guztien gainetik ta laino guztien azpitik gabiltza!!!!! Atzokoa egun garrantsitzua izan zen: Lion stage eszenatokian Reggae Contest-ko semifinalak ospatu ziren eta maila handiko talde berriak entzuteko aukera izan [...]
TTANTTAPUNK 2010/08/24
Irratsaio berri hontan Hertzainak talde euskaldunaren bigarren LPa azteru dugu, “Hau dena aldatu nahi nuke”. Bestelako abesti solteek eta TXOMINEKO JAIEN egitarauak osatu du saioa. Podcast:
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:31:10 — 208.7MB)
Rototom albiste bereziak #3 Atseden garaia
Egun lasaia izan zen atzokoa (beharrezkoa 8 egunetako festibal batean). Benicassim-eko hondartza eta kala batean egunpasa egin ondoren deskantsatzera joan ginen. Gaur, egun berri bat dator, giroa primeran jarraitzen du, musika nonahi, jendea pozik, jan, edan, dantza eta parreak txoko guztitan!! Programazioari dagokionez, gaur artista garrantzitsuenetako bat izango dugu festibalean (Gorka-ren ikuspegitik): Jah Shaka. Jarraitu [...]
Rototom albiste bereziak #2 free rototom
Hemen jarraitzen dugu, eta gaur hirugarren egunaren albistea elkarbanatuko dugu zuekin. Festibalean, musikaz gain, eztabaida eta hitzaldi erakargarri asko daudela esan behar dugu. Atzokoan adibidez, eztabaida nahiko interesgarri batetik agertu ginen: “Crisis, fin del modelo social europeo y nuevas perspectivas”. Kulturizazio momentu horren ondoren kontzertuak hasi ziren. Lehenengoa italiatik, “Africa Unite”, banda handitxo batekin kontzertu [...]
Rototom albiste bereziak
Festibalaren inguruko zalantza, galderak, bitxikeriak… jakin nahi ezkero idatziguzue lasai datc@ttanttakun.com posta helbidera, irratiko facebook kontura edo iruzkin-en bitartez!! Erantzuten saiatuko gara!!! sustraiak&kultura!!
Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen…
Kaixo lagunok!! Hemen jarraitzen dugu bizi-bizi festibala disfrutatzen. Atzoko arratsalde-gaua larunbatekoa baino lasaiagoa izan zen (gure aldetik…), baina kontzertuak izugarriak izaten jarraitu zuten. Arratsaldean Big Youth-en toasting-aren inguruko elkarrizketa ofizialetik pasa ondoren, afaltzera jun ginen indarrak hartzeko asmoz. Gaua Jah Mason-en zuzeneko indartsuarekin hasi genuen. Anthony B-ren erara, new roots estiloko erregeetako bat da hau [...]
Rototom albiste bereziak #0 Ongi etorri
Rototom Sunsplash festibalak ongietorria eman digu. Arratsaldeko 7ak inguruan iritsi ginen, eta sekulako beroaz, festibalaren nondik norakoak jakiten hasi ginen. 9ak aldera kontzertu gunetara gerturatu eta balentziako “Naturals” taldearekin hasi genuen gaua lion stage-an . Ondoren Txekiatik “Dubby Conquerors” backing band-arerkin “Elijah” eta “Glen Washington” jamaikarraren ahotsak entzun genituen eszenatoki nagusian (Main Stage-a). Kontzertu polit [...]
TtanTtapunk 2010/08/17
Aste honetako disko berezia Vomito-ren “A un paso de la locura” izan da eta beste 10 bat single ere aurkeztu ditugu irratsaio berri hontan. Podcast:
Podcast: Play in new window | Download (Duration: 1:30:41 — 207.6MB)
mezu zaharragoetara joan »





Lan hau