TTANTTA FEST
Uztailak 3an, larunbatean, Ttan ttakun irratiak festa antolatu du Mogambo-ko aretoan. Festa 20:30etan hasiko da eta hurrengo egitaraua egongo da: Reggae-aren inguruan bideo emanaldiak. Kontzertuak: Luz De Putas (Ska – Hondarribi – http://www.myspace.com/luzdeputas) Ras Miguel & Tafari (Roots Reggae – Irun – http://www.myspace.com/rasmigueltafari) DiskoJartzaileak: Respect the dessert (D&B) 2HS (Dubstep) MOGAMBO ARETOA (Azkuene 17, Pasaia) [...]
BERRIKUNTZEN INGURUAN
Kaixo lagunok, Ttan ttakun irratiaren berrikuntzak oraindik lanetan daude. Pare bat aste beharko ditugu denak zuzenki egon eta erabili daitezen. Oraingoz behintzat berrikuntza garrantzitsuenetako bat primeran dabil: Streaming-a, irratia internet bidez entzun dezazuen. Probatzea besterik ez duzue hemen klikatuz. Barkatu eragozpenak eta lasterarte!! Ttan Ttakun irratia
Ttan Ttakun berritu bat bueltan da
Maiatzak 8an ur isuri baten ondoren, Ttan Ttakun irratiko estudioa ondorio larriekin gelditu zen. Lokaleko aparailu elektronikoak, emisio mahai nagusia, ordenagailuak, mikroak, etab. izorraturik gelditu ziren. Hortik pare bat asteetara emisioa errekuperatu eta musika emititzeko lehengo pausuak eman genituen. Hortaz gain, lanak ugariak izan dira ttan ttakun irratia osatzen dugun pertsonen partetik. Eta tituloak esaten [...]






Lan hau